Zubiak eraikitzen. Bidearen hasiera.

Urriaren 15ean, astelehena, Casa Torre Jauregian Smart-Aldaketa egitasmoaren bigarren lan-saioa izan zen. Oraingo honetan hiriguneak birgaitzeko eta berroneratzeko proiektuak izapidetzeko udal prozeduretan parte hartzen duten enpresak aurkeztu genituen eta, era berean, udaleko enpresen eta obra, hirigintza, ingurumen eta ekonomia sustatzeko arloen arteko zubiak eta sinergia sortu.

Arloko zinegotzia den Joseba Ramosek egin zuen proiektuaren aurkezpena eta ongi etorria eman zien bertaratutakoei. Jarraian, ConpyBasque enpresako Fernando de la Torrek eta Luis M.ª Sánchezek proiektuaren egoera eta oinarriak azaldu zituzten.

Ondoren, Hirigintza, obra eta ingurumen arloko zerbitzu teknikoaren burua den Marta Tomék udalak EIT edo obra-lizentziekin lotutako espedienteen tramitazioa errazteko garatu dituen prozedura eta protokoloak azaldu zituen. Oraingo egoeraren barruan, enpresek eta profesionalek aurkeztutako dokumentazioaren kalitatea hobetzeak duen garrantzia nabarmendu zuten, akats ugari hautematen direlako (% 70-80) eta horiek 2-3 hilabetean luzatzen dituzte epeak. Era berean, EITen egokitasun eta gomendioak ez direla kasuen % 90an betetzen nabarmendu zen; hortaz, erkidegoek ez dutela araudia betetzen eta zigor larriak jaso ditzaketela.

Arloburuak azpimarratu zuen oso garrantzitsua dela Udaleko webgunean dagoen informazioa ondo irakurri beharra dutela eragileek, horrelako atzerapenik gerta ez dadin eta enpresari eta herritarrei eragozpenik sor ez dakien.

Horretarako, ezinbestekoa da birgaitze-prozesu guztiak menperatu eta kontrolatzen dituzten teknikariak egotea. Hurrengo urteetan 3000 eraikin baino gehiagok pasatu beharko dute EITa Santurtzin.

Bertaratu ziren enpresek aktiboki hartu zuten parte jardunaldian eta hainbat gairen gaineko kezka azaldu zuten, hala nola, finantzaketa-falta, jabekideen erkidegoek obra burutu behar dutenean ez dutela prozedura argia eta, batez ere, herritarrentzako informazio eta sentsibilizazio falta berritze- eta birgaitze- lanen artean desberdintzeko.

Jardunaldiaren bidez udaleko eragile guztien arteko giro atsegina lortu da eta proiektu osoan zehar hobetu beharreko arlo batzuk sortu eta hautemateko balio izan du, besteak beste, birgaitze-proiektuen arteko gatazkak gutxitzen dituzten prozesu eta protokoloen gaineko sentsibilizazioa eta zabalkundea. Azaroaren 15ean hurrengo lan-saioa izango da, udaleko erakundeek erkidego eta enpresei birgaitze-lanak burutzeko eskaintzen dizkieten finantza- irtenbideak ezagutarazteko.


Construyendo puentes. El inicio del camino.

El lunes 15, se celebro en la Casa Torre la segunda sesión de trabajo del proyecto Smart-Aldaketa. En esta ocasión se trataba de presentar a las empresas participantes los procedimientos municipales para la tramitación de proyectos de rehabilitación y regeneración urbana y del mismo modo crear puentes y sinergias entre las empresas del municipio y los dptos. de obras, urbanismo, medio ambiente y promoción económica.

La  bienvenida y presentación del proyecto  fue realizada por por parte de Joseba Ramos, concejal del área.  A continuación  Fernando de la Torre en representación de ConpyBasque y  Luis Mª Sánchez de ConpyBasque detallaron la situación del proyecto y los fundamentos del mismo.

A partir de este momento, Marta Tomé como Responsable técnico del dpto. de Urbanismo, obras y medio ambiente  explico los procedimientos  y protocolos desarrollados por el Ayuntamiento para facilitar la tramitación de expedientes relacionados con las ITES o las licencias de obras.

Dentro de la situación actual se destaco la importancia de mejorar la calidad de la documentación presentada por las empresas y profesionales ya que se detectan muchas incorrecciones (70-80%) que  dilatan y alargan los plazos en  en 2 y 3 meses.  Igualmente se destaco que las adecuaciones y recomendaciones de las ITEs no se realizan en plazo en el 90% de los casos y las comunidades incumplen la normativa y se exponen a graves sanciones.

Desde el Dpto. se hizo hincapié en que los agentes se lean bien la información que está colgada en la web del Ayuntamiento ya que puede ser de gran ayuda para que no sucedan este tipo de retrasos y molestias tanto para la empresa como para la ciudadanía.

Para ello se hace fundamental la incorporación de personal técnico que domine y controle todos los procesos de rehabilitación. Dentro de los próximos años serán mas de 3.000 edificios los que tendrán que pasar una ITE en Santurtzi.

Por su parte, las empresas que asistieron, participaron activamente en la jornada y  mostraron su preocupación por diferentes temas como la falta de financiación, la falta de un procedimiento claro de las comunidades de propietarios a la hora de ejecutar una obra y por encima de todo, la falta de información y sensibilización del ciudadano para diferenciar entre la reforma y la rehabilitación energética.

La jornada ha servido para un clima de cordialidad entre todos los agentes del municipio y ha servido para generar y detectar varias áreas de mejora que se tocarán paulatinamente durante el desarrollo de todo el proyecto como es la sensibilización y la difusión de procesos y protocolos que reduzcan los conflictos en los proyectos de rehabilitación.

El próximo 15 de Noviembre se celebrará una nueva sesión de trabajo, esta vez orientada a dar a conocer las soluciones financieras que ofrecen las entidades del municipio a comunidades y empresas para poder poner en marcha procesos de rehabilitación.